Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri giroa otsailaren 2an eta 3an zabalduko da Areson

Dokumentuaren akzioak

Inauteri giroa otsailaren 2an eta 3an zabalduko da Areson

Mozorro lehiaketa egingo dute larunbatean

Otsaileko lehenengo asteburuan kolorez eta umorez beteko da Areso ere. Ostiralean haurren kalejirarekin eta larunbateko Pake Toki elkarteko herri afaria eta afalondora bitarte, izango da ongi pasatzeko aukerarik.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Areso
Mota
Albistea
Data
2018/01/31
Lotura
Erran

Ostiralean, 15:00etan eskolako haurren kalejirarekin emango zaie hasiera inauteriei eta hori bukatzean merienda izango da. 17:00etan trikitilarien emanaldia izango da plazan eta 18:00etatik aurrera herriko eskea egingo da. Gauean Lagun Artekoek afaria egingo dute Pake Toki elkartean.

Larunbatean egun osoko pestari eusteko gosaria izango dute elkartean Lagun Artekoek. 10:00etan abiatuko dira baserrietako eskea egitera eta arratsaldera arte batetik bestera ibiliko dira. 17:30ean karrozak aterako dira eta ondoren musika izango da plazan. Herri afaria izango da gero Pake Tokin. 3-12 urte artekoek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 urtetik gorakoek 15 euro. Menua: sarrerakoak, zopa, oilasko errea patatekin, gazta eta irasagarra, kafea pastekin eta kopa. Herritar guztiei mozorrotzeko deia luzatu diete Lagun Artekoek eta mozorro berezienek saria izango dute. Afalondoa trikitilariek girotuko dute eta pestak goizaldera arte segituko du.

Inauteri giroa otsailaren 2an eta 3an zabalduko da Areson

Mozorro dotoreak ikusiko dira asteburu honetan ere Areson.

Dokumentuaren akzioak