Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri giroa ekarriko du Kresalak

Dokumentuaren akzioak

Inauteri giroa ekarriko du Kresalak

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/12/22

Pirinioetako hainbat folkloretan oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko du. Inauteri giroan eginiko emanaldia izango da, bufoiak, katximorroak, ergelak, Zuberoako zaldiko gonatxoduna eta Iruñeko zaldiko-maldikoa ikus ahal izango baitira. Dantzariak erabat mozorrotuta irtengo dira, mozorroak, zintzarri txikiak eta ispilu eta zintekin hornitutako jantziak gainean dituztela. Hainbat eratako koreografiaz eta materialaz betetako emanaldia izango da.

Dokumentuaren akzioak