Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri giroa dator Arantza eta Igantzira

Dokumentuaren akzioak

Inauteri giroa dator Arantza eta Igantzira

Mozorro zuriei bizkarrekoak jarriko dizkiete ortzegun goizean Arantzako eskolan, Igantzin ortziralean hasiko dira gazteak

Ohikoa denez, Arantzan eta Igantzin inauterien data ofizialei aurre hartu eta asteburu honetan ospatuko dituzte mozorroen bestak.
Egilea
Aitor Arotzena
Komunikabidea
Noticias de Navarra
Tokia
Bortziriak
Mota
Albistea
Data
2015/02/03
Lotura
Noticias de Navarra

Arantzan, ortzegun goizeko 9etan Mozorro Zurien gosaria izanen dute Primi ostatuan. Ondotik eskolako neska-mutikoei bisita eginen diete bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilarien laguntzarekin. Arratsaldean mozorro besta eskolan. Gauean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.

Ortziral goizean mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan. Ondotik herrian barna eskean ibiliko dira. Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean. Egun osoan eskolako neska-mutikoak baserriz baserri puxka-puxka ibiliko dira. Gauean bertso afaria izanen da Aterpean Amets Arzallus eta Andoni Egañarekin. Gauean emakumeen afaria Burlada ostatuan. Gauerditik aitzinera dantzaldia gorapeanAgerralderekin.

Larunbat eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Burlada ostatuan. Arratsaldean herriko ttiki eta gaztetxo mozorrotuen kalejira abiatuko da. 18:00etan Los Chamucos mariatxi taldearekin poteoa izanen da eta 19:00etan Mozorroek herri kirol saioa eskainiko dute. Mozorroek Elkartean afalduko dute eta gauerditik aitzinera, Oharkabe taldearekin dantzaldia.

Igantzin ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriak. Ortziral goizeko 10ak aldera Berrizaunetik hasita, eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasagan eskean ibiliko dira. Gauean afaria eginen dute. Larunbat goizean Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Ilunabarrean bildotsa eta ardo lotearen zozketa eginen dute gazteek. Gauean afaria eginen dute.

Herri kirolak

Neska-mutilak aizkoran. Larunbat arratsaldeko herri kirol saioan, Xabi Agesta eta Nerea Sorondo, Julio Lukanbio eta Leire Astiasaranen kontra ariko dira aizkoran Arantzan. Bortzirietako musikariek osatutako Los Chamucos mariatxi taldeak estreineko agerraldia ere eginen du.

Arantzako mozorro zuriek girotuko dituzte baserri auzoak eta karrika.

Arantzako mozorro zuriek girotuko dituzte baserri auzoak eta karrika. (Utzitakoa)

Dokumentuaren akzioak