Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri garaia bete-betean

Dokumentuaren akzioak

Inauteri garaia bete-betean

Asteburu honetan mozorroekin jantziko da Ipar Euskal Herria. Ostiralerako Donibane Garazi, Baiona eta Biarritzen inauteriei loturiko ekimenak antolatuko dituzte. Hala nola, Santibate gaua eta Zirtzil Gaua.
Komunikabidea
Kazeta.eus
Mota
Albistea
Data
2018/01/31
Lotura
Kazeta.eus

Nafarroako Malerrekako joareek bazterrak umorez eta kolorez tindatueta, inauteriekin loturiko ekimenak helduko dira otsailaren 2an Ipar Euskal Herrira. Baionak Zirtzilen Gaua errezibituko du ostiralean. Donibane Garazin, aldiz, Santibate gaua ospatuko dute. Gisa berean, maskarada Biarritzeko karriketatik ibiliko da. 

Ostiralean zirtzilak helduko dira Lapurdiko hiriburura. Hitzordua 18.30ean finkatu dute Espainiako karrikan. Aimar Karrika, Aitor Servier eta Xumai Muruak bertsoekin giroa alaituko dute. 

Egun eta ordu berean, Biarritzeko Maritzuli konpainiak, hiriko hainbat elkarteren laguntzarekin, inauteri "berezi, xelebre eta dinamiko" bat proposatuko du. Inauteri eta maskaraden gaiari loturiko pertsonaiek karriketan nagusituko den maskaradan parte hartuko dute. Andere zuri pertsonaiak, Makil dantzariak, baita zirtzilak ere ikusten ahalko dira desfilean. Ondotik, 20.00etan dantza emanaldiak proposatuko dituzte Saubradiel plazan. Otsailaren 4an maskarada 11.00etan abiatuko da eta 12.00etan animazioak prestatuko dituzte hiriko plazan.

Gisa berean, ostiralean 20.00etan, Garaziko Gaztetxeak antolaturik, Santibate eguna ospatuko dute. Inauterien ospakizuna, otsailaren 17an helduko da Baxe Nafarroko herrira. Arratsaldeko 16.00etan desfilea Jai Alaitik abiatuko da. 18.00etan Zanpatzarren auzia eginen dute merkatu estalian. Gauean, Newhouse eta Holako Deluxe taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. 

Xiberoan ere, inauteri giroan maskaradak ospatzen ari dira urtarrilaren 7az geroztik. Muskildiko herriak eskaintzen duen emanaldia Lexantzüko herrira ailegatuko da igandean. Apirilaren 22ra arte Xiberoko hamabost herri bisitatuko dituzte parte hartzaileek.

1888687_730514520315245_20323431_n

Donibane Lohizunen ospatutako inauterien irudia. (Mediabask)

Dokumentuaren akzioak