Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri festa ospatuko da gaur hartzaren ohitura berreskuratuaz

Dokumentuaren akzioak

Inauteri festa ospatuko da gaur hartzaren ohitura berreskuratuaz

Plazan dantza, abesti saioa eta txokolatea eskainiko da

Egilea
Andoni Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2003/02/28

Ekitaldiak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira ikastolako ikasle eta irakasleek burutuko duten mozorrotuen kalejirarekin. Ondoren, dantza eta abesti saioa eskainiko dute plazan, txokolate janarekin amaituaz beraien festa.



Hartza, hartza-zain eta uxa- tzailearen ikuskizuna 18:30etan hasiko da, Errementariko ferratokian hartzari egingo zaion ongi etorriarekin eta ondorengo kalejirarekin. Txistulari, trikitilari, jorrai dantzari eta herritar mozorrotuen konpainiarekin iritsiko da hartza plazara, bertan dantza eta musika saio bat egingo delarik.



Mozorro gauak emango dio jarraipena festari.

Dokumentuaren akzioak