Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri festa ospatuko da bihar hartzaren etorrerarekin

Dokumentuaren akzioak

Inauteri festa ospatuko da bihar hartzaren etorrerarekin

«Martxoan irteten da hartza leize-zulotik» dio esaera zaharrak, baina Aizkorrin bizi den hartza esnatu da eta ostiralean iluntzean azalduko da hiriguneko kaleetara.
Egilea
A. Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2015/02/09
Lotura
Diario Vasco

Inauteri festari hasiera emanez, arratsaldeko 15:00etan, Laiotz Herri Eskolako ikasle eta irakasleek mozorrotu kalejira egingo dute. Abesti eta dantzen ostean, txokolate jana izango dute plazan.

Hartza, hartza-zain eta uxatzaileak 18:30etan iritsiko dira Errementariko ferratokira eta ondoren kalejira egingo dute. Txistulari, trikitilari, jorrai dantzari eta herritar mozorrotuen konpainiarekin iritsiko da hartza plazara, bertan dantza eta musika saio bat egingo delarik, mozorro gauari hasiera emanez.

Jubilatuen batzarra

Jubilatuen Elkarteak batzar orokorra egingo du otsailaren 19an. Bazkide guztiei deialdia luzatzen zaie egun horretan, arratsaldeko 17:30etan, Kultur Etxean egingo den batzarrera azaltzeko. 2014ko gastu eta diru sarreren berri emango da batzarrean eta iaz egin ziren ekintzak ere azalduko dira.

Amaitzeko elkarteko Junta berrituko da.

Dokumentuaren akzioak