Dokumentuaren akzioak
Inauteri domekako sorgin dantza otsailaren 7an izango da aurten
Inauteriak goiz helduko dira aurten. Sorgin dantza eta Oinarin taldeak oraindik finkatu ez dituen beste dantzak otsaileko lehen domekan egingo dira, otsailaren 7an hain zuzen. Azken orduko aldaketarik ez bada, goizeko hamarrak aldera hasiko da kalejira eta eguerdian, hamabi eta erdiak inguruan, izango da saio nagusia Herriko Plazan.
La Traviata opera
Donostiako Kursaalen otsailaren 21ean, arratsaldeko zazpietan, eskainiko den La Traviata opera ikusi eta entzutera joateko autobusak jarri dituzte Bergaran eta Antzuolan. Sagastitik irtengo da 17:15ean eta bukatu ondoren itzu-li. Sarrerak Kursaaleko webgunean erosi ondoren, udaletxean eman daiteke izena (943-766246 telefonoan ala kultura@antzuola.eus e-mail helbidean).
Dokumentuaren akzioak