Dokumentuaren akzioak
Iñaki Urlezaga dantzari argentinarrak 'La Traviata" operan oinarritutako balleta aurkeztuko du Bilbon
Euskal
dantza eta ballet zaleek Argentinako dantzari ospetsuenetako bat
zuzenean ikusteko aukera izango dute hil honetan Bilboko Arteria Campos
Eliseos Antzokian. Iñaki Urlezaga da bera, eta izen abizenetan hauteman
daitekeen bezala, euskal jatorria du. Urlezega La Platan jaioa da eta
Buenos Aireseko Teatro Colon antzokiaren eskolan hasi zen dantzari
bezala trebatzen. Teatro Coloneko lehen dantzaria izan da, eta
Londreseko Royal Balleten eta Herbeheeeretako National Ballet
konpainiatan dantzari nagusia izan da hainbat urtetan.
Preseski, Herbeheeretako antzoki batean 'La Traviata' opera ikusten ari zela otu zitzaion musika ballet bihurtzea. Compañia Concierto bere taldearekin prestatu du orain Europan aurkezten ari den ikuskizuna. "Ballet honen ideia duela bost urte sortu zen. Opera ikusten ari nintzen eta, obertura entzun bezain pronto, inork musika zoragarri horrekin dantzarik egin ez izanak harritu egin ninduen. Emanaldi osoan zehar dantza pausuak eta koreografiak irudikatzen nituen, baina Dutch National Ballet konpainiarekin nituen engaiamenduekin albo batera utzi behar izan nuen proiektua", azaltzen du Iñakik.
Urlezagaren
konpainiak lehen emanaldi bat egingo du maiatzaren 25ean, 'La Traviata'
balleta taularatuz. Hurrengo egunean konpainiak eta Urlezagak berak bi
pieza aurkeztuko dituzte: 'Bolero de Ravel' eta 'Suite Don Quijote', azken hau Marius Petipa errusiarraren jatorrizko koreografiarekin eta Ludwig Minkusen musikarekin.
Dokumentuaren akzioak