Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iñaki Gonzalez omenduko du Berangoko Udalak auzokideak euskal kulturari egindako ekarpena aitortzeko

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Gonzalez omenduko du Berangoko Udalak auzokideak euskal kulturari egindako ekarpena aitortzeko

Egilea
Iker Rincon Moreno
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Berango
Mota
Albistea
Data
2022/09/28
Lotura
Hiruka
Anabel Landa Berangoko alkatea eta Iñaki Gonzalez, Berangoko udaletxean, Otxandategi Dantza Taldearen urteurrenean.

Aste Kulturalari amaiera emateko, Berangok hitzordu berezia izango du domeka honetan, irailaren 2an. Izan ere, Udalak Iñaki Gonzalez Bilbaori omenaldia egingo dio 50 urte baino gehiagotan euskal kulturari eta tokiko Otxandategi Dantza Taldeari egindako ekarpenagatik. Esker oneko ekitaldia orain bi urte egin gura zioten, baina pandemia tarteko, aste honetara arte atzeratu behar izan dute. Hala, hitzordua eguerdiko 12:00etan jarri dute, Moreaga parkean.

Oso gaztea zela hasi Iñaki Gonzalez Otxandategi Dantza Taldean, eta hogei urte bete orduko bazuen bertako mutilen taldeko ardura nagusia. Gerora, presidente bilakatu zen, eta denboraz ardura osoa bereganatu zuen, nesken eta mutilen taldeek bat egin zutenean. Haren agindupean, Otxandategik hainbat bidaia egin ditu atzerrira, eta hiru urtean behin egiten den Berangoko Nazioarteko Folk jaialdia antolatzen hasi da. Era berean, daborduko disko bi grabatu dituen abestaldea ere sortu dute.

Omenaldiaz gainera, barikuan, irailaren 30ean, Korrontzi taldeak kontzertua eskainiko du 20:00etan eta, hurrengo egunean, Mallorka, Ibiza eta Berangoko dantza-taldeak igoko dira Moreagako agertokira, besteak beste.

Dokumentuaren akzioak