Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iñaki Gomezek Jose Antonio Arbelaitz ordezkatuko du

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Gomezek Jose Antonio Arbelaitz ordezkatuko du

Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari berria izango da

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2005/10/16

Gomez Irusoin ekoiztetxearen arduradunetako bat da 1985ean sortu zuenetik, eta orduz geroztik hainbat film eta telebistarako sail egin ditu produkzio zuzendari lanetan: Lazkao-Txiki, Txirrita eta Fernando Amezketarra, besteak beste, EITBrentzat eta Karramarro uhartea animaziozko filmarekin, berriz, Espainiako Goya zinema saria irabazi zuen 2000. urtean. Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendu eta orain dela gutxi estreinatutako Aupa Etxebeste! filmaren ekoizleetako bat ere izan da Gomez. Bestalde, Ibaia Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ekoizle Burujabeen elkarteko lehendakaria ere izan zen. Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaritzak musika, antzerki, dantza, ikus-entzunezko eta arte plastikoen alorretan egiten du lan.

Dokumentuaren akzioak