Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria hil da

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria hil da

Iñaki Garmendia 'Laja' (Azkoitia, 1944-2019) trikitilaria hil da gaur eguerdian. Joan den igandean ondoezik sentitu zen Aristerrazun (Aia, Gipuzkoa), eta, astebete ospitalean eman ondoren, gaur eman du azken arnasa. Laja baserrian jaio zen eta oso umetatik hasi zen soinua jotzen. Haren aldeko hileta elizkizuna datorren astelehenean izango da Azkoitiko parrokian, 19:00etan.
Komunikabidea
Maxixatzen
Mota
Albistea
Data
2019/01/12
Lotura
Maxixatzen

Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero jotzaile herrikidearekin batera Laja eta Landakanda trikitilari bikote ospetsua osatu zuten urte askoan. Euskal Herriko trikitixaren munduan arrastoa utzi duen gizona zendu da gaur dudarik gabe. 

Iazko ekainean Lajari omenaldi beroa egin zioten Aristerrazun egin zen denboraldiko azken erromerian. Antolatzaileek hainbat urteetan zehar Lajak egindako ibilbideari aitortza egitea erabaki zuten. Horrez gain, erreferentziazko trikitilaria izan da Azkoitian, eta horren adibide Andramaixetako txupinazoa bota zuen Landakandarekin batera 2016an. Lajak herritarrak dantzan jartzen gau eta egunak eman ditu.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2016an kaleratu zuen Laja, trikitixaren zubia liburua. Liburua Lajaren biografia da, eta Joxemari Iriondok idatzi zuen.

Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria hil da
Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria.

Dokumentuaren akzioak