Dokumentuaren akzioak
Iñaki Garmendia 'Laja' omendu dute, Aristerrazun
Iñaki Garmendia 'Laja'-ri omenaldi beroa egin zioten, atzo, Aristerrazun egin zen denboraldiko azken erromerian. Antolatzaileek hainbat urteetan zehar 'Laja'-k egindako ibilbideari aitortza egitea erabaki zuen, eta erromerian etenaldi bat eginda, omenaldia egin zioten.
Azkoitiarrak bere irudia duen oroigarria jaso zuen. Aurtengo denboraldian, —urritik ekainera bitartean— 29 erromeria egin dituzte Aristerrazun, eta atzo, Larrañagarekin batera aritu zen soinu jotzaile azkoitiarra denboraldiko azken saioan.
Dokumentuaren akzioak