Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iluntze dantza taldeak 30 urte beteko dituela ospatuko dute

Dokumentuaren akzioak

Iluntze dantza taldeak 30 urte beteko dituela ospatuko dute

Hiru hamarkadatan ibilitako dantzariak gonbidatu eta 250 lagun inguru batuko dira biharko antolatutako jaian.

Orain hiru hamarkada Iluntze sortu zutenetik taldetik igaro diren dantzariak elkartuko dira biharko antolatu duten egitarauaren bueltan. “Geuretzat pentsatutakoa da biharko egitaraua”, diote taldekideek. Dantza egin zein elkarrekin bazkaltzeko batuko dira taldeari lotuta egon diren adin guztietako dantzariak. Herritarren laguntzagaz prestatuko dute bazkaria eta 250 lagun espero dituzte.
Komunikabidea
anboto
Tokia
Abadiño
Mota
Albistea
Data
2012/09/21
Lotura
anboto

Gaur egun, nesken lau taldek, mutilen hiruk, eta ume txikien talde batek osatzen dute Iluntze dantza taldea. 
Bazkalaurrean, gaur egun Ilutzeren talderen batean daudenek nahiz inoiz taldeko dantzari izandako 120 dantzari inguruk emanaldia eskainiko dute.

 

Omenaldia jasoko du taldeko kide batek, gainera. Baina biharko ekitaldian argituko dute nor den omendua –nahiago izan dute izena ordura arte sekretupean gorde–. Bazkalostean egingo dute omenaldia eta taldearen historia jasotzen duten bideo eta argazkien erakusketa ere.

 

Goizean, 11:00etan elkartuko dira urteurren jaian parte hartzera gerturatzen direnak. Ondoren, 12:00etan, Traña-Matienan zehar kalejira abiatuko dute zanpantzarrek eta txistulariek lagunduta. Dantza emanaldi nagusia, aldiz, 12:45ean eskainiko dute. Eguna borobiltzeko, 18:00etan, Txoro eta Mokoko pailazoak ariko dira, eta 19:00etan, erromeria egongo da.

 

Kontseiluak biharko antolatu duen Euskaraz bizi nahi dut ekimenagaz ere bat egingo dute: 12:30ean, Bodegilla parean.

Dokumentuaren akzioak