Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Ilargiaren Malkoa' ostiralean Andonaingo Basteron

Dokumentuaren akzioak

'Ilargiaren Malkoa' ostiralean Andonaingo Basteron

Haatik Dantza Konpainiak ‘Ilargiaren Malkoa’ ikuskizuna aurkeztuko du ostiral honetan, urriaren 9an, Andoaingo Bastero Kulturgunean, XI. Dantza Zirkuituaren egitarauaren barruan
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2015/10/08
Lotura
Diario Vasco

Haatik Dantza Konpainiak ‘Ilargiaren Malkoa’ ikuskizuna aurkeztuko du ostiral honetan, urriaren 9an, gaueko 21:30ean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, XI. Dantza Zirkuituaren egitarauaren barruan. Sareak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera antolatutako ekimen horrek, guztira, 66 antzezpen eskainiko ditu urtarriletik abendura bitartean, Euskadiko 22 antzeztokitan.

Haatik Dantza konpainiak hiru sorkuntza-lan biltzen ditu 'Ilargiaren Malkoa' ikuskizun berrian. Lehenengoa euskal dantzan eta musikan oinarritzen da, eta Mikel Laboaren lanak eta bizitzak konpainiaren kideengan izan duen eragina azaltzen saiatzen da. Bigarrenak ikus-entzunezko mundura hurbiltzen gaitu; gizarte-mugimendu eraginkor batek sustatuta, konpainiak bestelako artelan bat sortuko du bideo-dantza gisa. Hirugarrena guztiz desberdina den dantza-estilo bat da, eta Bejart Ballet konpainiako kide den Vitali Safronkine dantzari eta koreografoaren koreografia du.

Aiert Beobideren zuzendaritzapean, esperientzia eta ibilbide zabaleko hainbat dantzarik Haatik Dantza Konpainia jarri zuten martxan 2011. urtean. Partaide kopuruak gora egin du, eta horri esker, konpainia guztiz finkatu ahal izan da. Haatik konpainiak mirespen berezia sentitzen du euskal dantzen inguruan, beste teknika batzuk ere jorratzen dituen arren. Inolako mugarik ezarri gabe, konpainiako kideak oztopoei aurre egiten saiatzen dira, proiektuak nora eramango dituen jakin ere egin gabe.

Ikuskizun honetan Aiert Beobide eta Vitali Safronkinenan dira koreografiak, Olatz Beobide arduratu da zuzendaritza eszenikoaz, Anartz Beobiderena da argiztapen diseinua eta jantziena, berrriz, Ramón García Zabalegirena.Interpreteak Garazi Lekuona, Irati Soronodo, Aiert Beobide, Jon Arsuaga, Iker Sanz, Itziar Doyharzabal, Amaiur Luluaga eta Anne Jauregi dira.

Hiru lan bildu ditu konpainiak ikuskizunean.

Hiru lan bildu ditu konpainiak ikuskizunean.

Dokumentuaren akzioak