Dokumentuaren akzioak
Ikutu taldearen 'Amets soinua' bihar Arkupen
Jaiki elkarteak antolatuta, Gasteizko Ikutu dantza taldearen emanaldi bereziaz gozatzeko aukera egongo da bihar Arkupen. "Kontakt-dantza delikatua taula gainean aurkeztera datoz Ikutuko kideak Amets soinua izeneko lanarekin". Hala azaldu du Jaikiko Maier Etxebarriak. Musika, mugimendua eta espazioaren artean josten den sarea inprobisatzen dute ikuskizunean Ikutuko lagunek.
Ignacio Monterrubio pianoan lagun dutela, Ruth Berikoetxea eta Adriana Gaskok mugimenduez arduratuko dira. Biharko saioan gainera, Garazi Lopez de Armentiak hartuko du parte, dantzari gonbidatu bezala; dantza garaikidea egiten du gasteiztar honek.
Emanaldiak 45-60 minutu inguru iraungo ditu eta 12 urte baino gehiagokoei zuzenduta dagoela eman dute aditzera.
Dokumentuaren akzioak