Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikuskizun berri batekin ospatuko du 20. urteurrena Aukeran dantza konpainiak

Dokumentuaren akzioak

Ikuskizun berri batekin ospatuko du 20. urteurrena Aukeran dantza konpainiak

Aukeran dantza konpainia 1997an sortu zuen Edu Muruamendiarazek, Donostian. Dantzari eta koreografoa da Muruamendiaraz eta ibilbide luze eta emankorreko taldea gidatu du hogei urtez. Hainbat ikuskizun osatu eta zabaldu dituzte, euskal dantza tradizionala eta garaikidea fusionatuz: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003), Bideak (2006), Gernika (2009), Burnia (2011), Geltokia (2014), Fusioak (2015) eta Maurizia (2016).
Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/10/03
Lotura
Irutxuloko Hitza

Orain, Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat eginez, eta azaroaren 5ean eskainiko dute, 19:00etan, Viktoria Eugenia Antzokian; eta sarrerak salgai daude dagoeneko 8, 15 eta 20 euroan. Begirada berri bat emango dio konpainiak bere azken obretako pieza ezagunenei. Ainhoa Aierbe eta Mixel Ducau eszena eta musika zuzendariak izango dira, hurrenez hurren, eta diotenez ikusleak harrituko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindua eskainiko dute.


Ikuskizun berriaren kartela.

Dokumentuaren akzioak