Dokumentuaren akzioak
Ikuskizun berezia taularatuko du Aiara Dantza Taldeak bihar Amurrio Antzokian
Ikuskizun berezia eskainiko du Aiara Dantza Taldeak datorren larunbatean -otsailak 23- Amurrio Antzokian. Nahas jolas izango da emanaldiaren izena, eta hainbat erritmo eta estiloren nahasketa izango du ardatz. Hainbat talde eta norbanako arituko dira taula gainean: Patxi eta konpainia, Benoit amorena, Esto es Brasil elkartea eta Ainhize Solaun, besteak beste.
Bi saio egongo dira, 18:00etan bata eta 20:30ean bestea. Sarreren prezioa 8 eurokoa izango da, baina bazkideek 6 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek, aldiz, 5.
Ez da dantza taldeak antzokian eskainiko duen lehen emenaldia izango. Iaz Pausu doinuak ikuskizun arrakastatsua taularatu zuten:
Dokumentuaren akzioak