Dokumentuaren akzioak
Ikerketa abiatu dute Ituren eta Zubietan erakutsitako animalia hilen inguruan
Basoko animalia hilak jendearen aurrean erakustea legearen kontrakoa dela argudiatuta, haiek erakutsi zituztenak identifikatzen ari da Polizia.
Basoko habitata babestea helburu duen foru legearen 8. artikuluak "animalia bizi edo hilak edo gorpuzkiak edukitzea, bertakotzea eta haiekin trafikoa zein komentzioa egitea" debekatzen du, eta baita haiek "inportatzea, esportatzea, salmentarako erakustea eta erakustaldi publikoa egitea" ere. Gainera, Poliziak azaldu duenez, animalia horiek ehizatzea debekatuta dago Ituren eta Zubieta aldean, eta, beraz, erakutsitako animalia hilak han ehizatuak balira, beste arau-hauste bat legoke.
Foruzaingoak jakinarazi du harremanetan jarri zela Mari Jose Bereau Iturengo alkatearekin. Iturri horren arabera, alkateak ere kezka agertu zuen gertaera horiek izan dituzten ondorio ezkorrengatik; mehatxu eta irainak ere jaso baitituzte. Hildako animaliak erakustea debekatuta dagoela jakinarazi zion Poliziak alkateari, eta hark esan zien datorren urteko inauterietarako neurriak hartuko dituela. Foruzaingoaren arabera, halakoak geldiarazteko beharrezkoa da udalaren laguntza.
Dokumentuaren akzioak