Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iker Larunbek irabazi du Euskadiko Gipuzkoar Aurresku txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Iker Larunbek irabazi du Euskadiko Gipuzkoar Aurresku txapelketa

Izar Etxeberriak eskuratu du VII. Soinu Zahar lehiaketa

Pasai Donibaneko kiroldegiko ekitaldian hamabost dantzari aritu ziren guztira
Egilea
N.G.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2013/11/28
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Iker Larunbe eta Izar Etxeberriak irabazi zuten atzo arratsaldean Pasai Donibanen jokatu ziren Euskadiko XXXIII. Gipuzkoar Aurresku txapelketa eta Euskadiko VII. Soinu Zahar Txapelketa.

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Alkarkide Dantza taldeak antolatuta, ekitaldia Oarsoaldeko herriko kiroldegian ospatu zen eta bertan, Aurresku txapelaren lehian bost dantzari ibili ziren.

Horien artean Iker Larunbe Atarrabiakoa atera zen garaile, Tomas Murua Trofeoa lortuz. Elgoibarko Aitor Asenjo bigarren eta Iker Sanz lezoarra, hirugarren. Soinu zahar txapelketa irabazteko lehian berriz, hamar neska aritu ziren, eta haien artean Oiartzungo Izar Etxeberria nagusitu zen. Bigarren postua Errenteriako Nagore Indakoetxeak lortu zuen eta Izan Aizpuru oiartzuarrak, hirugarrena.

Itsasmendi txistulari taldea lagun zutelarik, Aurreskulari guztiek Ormatxulo, Aurkez aurke, Kontrapasa eta Zortzikoa eskaini behar izan zituzten; neskek, berriz, Ormatxulo, Upelategi, Kontrapasa eta Erribera.

Larunbek irabazitako Tomas Murua Trofeoa Atarrabiako Udaletxean geratuko da hurrengo ediziora arte. Trofeo bat behin betirako udaletxe batean gera-tzeko, dantzari berak hiru urtez jarraian edota bost urte txandaka irabazi behar du lehiaketa hau.

Epaimahaia erabakia hartzen zuen bitartean, haur mailetan Soinu zahar eta Aurresku txapeldunen erakustaldia izan zen. Maider Aginagak (7-11 urte bitartekoen txapelduna), Maddi Otegik (12-15 urte bitartekoen txapelduna), eta Iñaki Lasak (7-11 urte bitartekoen txapeldunordea), eta Aimar Odriozolak (12-15 urte bitartekoen txapelduna) bere trebetasuna eta maila erakutsi zuten.

Aurresku TXAPELKETA

1. Izar Etxeberria (Oiartzun)106,16

2. Nagore Indakoetxea (Errenteria)102,55

3. Izar Aizpuru (Oiartzun)98,90

4. Andrea Arregi (Elgoibar)94,36

5. Ane Urruzola (Villabona)94,27

6. Idoia Besada (Pasaia)92,62

7. Udane Eskudero (Oiartzun)87,85

8. Alaitz Egaña (Elgoibar) 86,75

9. Idoia Berasarte (Lezo)85,46

10. Maddi Nazabal (Oiartzun) 81,77

1. Iker Larunbe (Atarabia)98,66

2. Aitor Asenjo (Elgoibar)93,02

3. Iker Sanz (Lezo)91,55

4. Beñat Asensio (Lezo)73,17

5. Ekain Susperregi (Oiartzun)69,83

Izar Etxeberria eta Iker Larunbew, atzo, Pasai Donibaneko kiroldegiko saioan irabazi ondoren.

Izar Etxeberria eta Iker Larunbew, atzo, Pasai Donibaneko kiroldegiko saioan irabazi ondoren. (N. G.)

Dokumentuaren akzioak