Dokumentuaren akzioak
Iker Larunbe eta Izar Etxeberria, garaile Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan
Biek iaz lortutako garaipena errepikatu dute Pasaian
11 mutil eta 13 neska lehiatu dira bi txapelketetan, azken urteekin alderatuta, parte-hartze nabarmen handiagoa izan da, beraz. Gainera, azken urteetako desorekaren ondoren, aurten neska eta mutil kopuru antzekoa izan da. Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Pasai Antxoko Alkarkide, Alkartasunako Dantzari Ohiak taldeak antolatu dute larunbateko hitzordu bikoitz hau. Bi lehiaketak Pasiako udal kiroldegian burutu dira.
Gipuzkoar Aurresku txapelketan, Larunberekin batera, Beñat Asensio (Lezo), Aitor Asenjo (Elgoibar), Asier Rios (Errenteria), Beñat Salegi (Errenteria), Luis Garcia (Errenteria), Jokin Veintemillas (Errenteria), Iker Sanz (Lezo), Aritz Olarte (Oiartzun), Xanti Leonet (Oiartzun) eta Ekain Susperregi (Oiartzun) izan dira Tomas Murua saria lortzen saiatu direnak.
Soinu Zahar txapelketan, berriz, Izar Etxeberria oiartzuarraz gain, Leire Amiano (Lezo), Mapi Egues (Ibarra), Andrea Arregi (Elgoibar), Nerea Azkue (Lezo), Alaitz Egaña (Elgoibar), Janire Fernandez (Lezo), Udane Eskudero (Oiartzun), Maider Lizeaga (Pasai Donibane), Maddi Otegi (Villabona), Izar Aizpuru (Oiartzun), Ane Urruzola (Villabona) eta Izaro Urrestarazu (Ibarra) aritu dira dantzan nor baino nor.
Izar Etxeberria eta Iker Larunbe, Pasaian. JOSE MARI LÓPEZ
Dokumentuaren akzioak