Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iker Gutierrezek irabazi du Lurraren folklore jaialdiko argazki lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Iker Gutierrezek irabazi du Lurraren folklore jaialdiko argazki lehiaketa

Komunikabidea
Otamotz
Tokia
Urretxu
Mota
Albistea
Data
2022/10/18
Lotura
Otamotz
Lurra dantza taldearen herri arteko folklore jaialdiko argazki lehiaketa Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du. 200 euro eta Lurraren garagardo festan bi laguntzako afaria jasoko ditu sari moduan. Gutierrezek Zumarragako eta Urretxuko jaietako argazki lehiaketak ere irabazi ditu.

Bigarren saria Guillermo Murciego argazkilari urretxuarrak lortu du. 100 euro eta garagardo festan bi lagunentzako afaria jasoko ditu.

Gutierrezen argazkia datorren urteko folklore jaialdia iragartzeko erabiliko dute.

Horra hor lehen saria irabazi duen argazkia.

 

Dokumentuaren akzioak