Dokumentuaren akzioak
Iker Gomez dantzari eta koreografoak 'La danza del cisne' ikuskizunarekin dator
Iker Gomez dantzari, koreografo eta bideo-errealizadoreak La danza del cisne, 2010ean sortu zuen proposamena erakutsiko du domekan, hilak 9, 19:30ean, Zabalotegi aretoan.
Eibartarrak Txaikovskiren obra hori hartu du abiapuntutzat, eta haren inguruan bere unibertso askea eraiki du. Pieza eszeniko honetan gaur egungo kodean berrantzezten du balleteko hegazti preziatuena, hainbeste formatu eta espresio modutan erabilitako hegazti preziatuena.
Hiru antzezle, arkitektura eta bideoaren integrazioa ekintzan, gaur egungo dantza, antzezpen fisikoa, musika zuzenean, testua, aktibismo existentziala eta umore-dosi ekidinezin bat batzen ditu bere baitan Iker Gomezen La danza del cisne ikuskizunak.

Iker Gomez eta Nerea Alberdi antzezlaneko une baten.
Dokumentuaren akzioak