Dokumentuaren akzioak
Iker Belintxon, Nerea Videira eta Eneko González nagusi Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan
Larunbatean, Oinkari dantza taldea eta Gipuzkoako Euskal Dan-tzarien Biltzarra antolatuta, jokatu zuten Villabonako kanporaketa Gurea Zineman eta hiru dantzari horiek izan ziren epaimahaikideen ustez onenak. Guztira 36 dantzarik (22 neska eta 14 mutil) hartu zuten parte Villabonako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan, eta horietatik 6 neskak izan ziren Oinkari dantza taldekoak. Saioko epaimahaideak Idoia Berasarte, Dorleta Férnandez eta Nagore Indakoetxea izan ziren eta hauen erabakiak ondorengoak hau izan zen: Villabonako Aurresku Txapelketako A sailan: 1.- Iker Belintxon (Lezo). 2.- Xabier Bengoetxea (Ziordia) eta 3.- Ander Oliveira (Donostia) eta B.Sailan, Villabonako ongien sailkatua Eneko González (Elgoibar) izan zen. Eta Soinu Zahar Txapelketako sailan: 1.- Nerea Videira (Oiartzun). 2.- Leire Amiano (Lezo) eta 3.-Naroa del Río (Lezo).

Hiru irabazleak saria jaso ondoren, Agurra dantza zuten. :: ARRATIBEL
Dokumentuaren akzioak