Dokumentuaren akzioak
Iker Belintxon eta Maider Aginaga nagusi
Dantzari Txikien Txapelketa lezotarrentzat izan zen zortzi bikoteren artean
Atzo eguerdian dantzari txikien dantza txapelketa izan zen plazan, zortzi bikoteren parte hartzearekin. Irabazleak, Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga, 74 punturekin; bigarrenak, Leire Eizmendi eta Maider Arrieta, Errezil eta Azpeitiakoak, 71 punturekin, eta hirugarrenak Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga, Azkoitia eta Azpeitiakoak, hauek 68 punturekin. Ikusle batzuk oriotar bikote bakarren baten partaide-tza botatzen zuten faltan.
Txapelketaren aurretik, meza nagusia izan zen eta haurrentzako emanaldia Ibai Esoainen eskutik kultur etxean. Eguerdian Salatxo abesbatzak herriko kale eta bazterrak alaitu zituen kanta sorta zabalarekin. Herri bazkariaren ondoren, Aiko dantza taldearen saioak, bertsolarien emanaldi eta gaueko kon- tzertuarekin osatu zen egunekoa.
Jaietako lehen gauean ere musikak tarte garrantzitsua izan zuen. Ibai Marin eta bere Why not!? taldeak oso emanaldi ederra eskaini zuten, Ibai Marinek ostiralean bakarlari bezala abestu ondoren kultur etxean 90 lagunen aurrean. Gaur berriz Marinek Madrilgo Euskal Etxean abesten du. Lehen eguneko gau orduak osatzeko, Iker Gurrutxaga, Illarras eta Mikel Manterola dj-ak aritu ziren; atzo, berriz, Zarauzko Occhi di Farfalla eta Garilak 28. Eta, gaur gauean Egan.
Dokumentuaren akzioak