Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute zapatuan Alkartasuna Dantza Taldeko txikienek

Dokumentuaren akzioak

Ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute zapatuan Alkartasuna Dantza Taldeko txikienek

Aurten, lehenengo aldiz ate irekien jardunaldiak egin ditu Alkartasuna Dantza Taldeak. Entseguetan parte hartzeko azken eguna gaur [maiatzak 31] da.
Egilea
Olaia Zabalondo Dominguez
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Bermeo
Mota
Albistea
Data
2023/05/31
Lotura
Busturialdeko Hitza

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak umeen urteko dantza ekitaldia antolatu du zapaturako [ekainak 3]; urtero legez, Artza frontoian batuko dira, 20:00etan.

Dantzari txikienek ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera edukiko dute zapatuan. 5 eta 14 urte bitarteko 82 dantzari txiki eta gaztek parte hartuko dute Artza frontoiko erakustaldian, eta bermeotar guztiei frontoira hurreratzeko gonbitea egin diete.

Dantza asko eta asko prestatu dituzte senide eta lagunei erakusteko. Hala, hainbesteren artean, fandango eta arin-arinak, esku dantzak, zapatain, txulalai eta orpo punta bezalako dantzak egingo dituzte.

Ateak zabalik. Aurten, lehenengo aldiz ate irekien jardunaldiak egin ditu Alkartasuna Dantza Taldeak. “Bermeoko umeak eta gazteak Alkartasuna Dantza Taldera hurbiltzeko eta entsegu zein ekitaldi ohiturak ezagutzeko irtenbide paregabea dela uste dugu dantza begiraleok. Modu honetan, gure familia berezi hau handiagoa bilakatzea lor dezakegu”, azaldu dute.

Entseguetan parte hartzeko azken eguna gaur [maiatzak 31] da. Arratsaldean 12 eta 14 urte bitartekoen entseguetako ateak zabalik egongo dira, baita ere 10 urtetik aurrerako mutil gazteen entseguetakoa ere.

Dokumentuaren akzioak