Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikastetxeetan eta plazan dantzatuko du Oñatzek aurtengo Corpus jaietan

Dokumentuaren akzioak

Ikastetxeetan eta plazan dantzatuko du Oñatzek aurtengo Corpus jaietan

Egilea
Oihana Elortza
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2021/05/20
Lotura
Goiena
Oñatz-eko dantzariak Corpus dantzak egiten plazan (Argazkia: dantzan.com).

Joan den urtean ez zen posible izan, baina aurten, bai, hartu beharreko neurriak hartuta, eta Oñatz dantza taldekoek Corpusetako ohitura berreskuratu eta hiru dantza saio eskainiko dituzte aurten: egubakoitz goizean ikastetxeetara joango dira eta domekan, meza nagusian eguerdian eta plazan arratsaldean dantzatuko dute. Sarrerak datozen ordutan jarriko dituzte eskuragarri.

Ekainaren 6an ospatuko da aurten Corpus eguna eta aurten ere ez da prozesiorik egongo, baina joan den urteko egitarauarekin konparatuta, badaude berrikuntzak. Oñatz dantza taldeak ohiko hiru dantza saio egingo ditu aurten ere: ikastetxeetan, meza nagusian eta herriko plazan.

Bete beharreko neurriak betez, egubakoitz goizean herriko ikastetxeetara joango dira Oñatz taldeko dantzariak Corpus dantzak egitera. Domekan, berriz, eguerdiko meza nagusian egingo dute dantza eta arratsaldean, plazan. Aurten, baina, plazan bertan izan beharrean plaza ondoko frontoian izango da ohiko emanaldi hori.

Sarrerak eskuragarri

San Migel parrokian izango den meza nagusirako gonbidapenak Txokolateixan jaso ahal izango dira, joan den urtean moduan; edukiera mugatua izango da eta datozen egunetan jarriko dituzte sarrerak eskuragarri.

Arratsaldean, 18:15ean, Oñatz dantza taldeak egingo duen emanaldirako ere txartelak eskuratu beharko dira, horko edukiera ere mugatua izango baita. Plaza ondoko frontoian izango da emanaldia -Zubikoan eguraldia txarra bada- eta sarrerak datozen ordutan jarriko dituzte eskuragarri Txokolateixan, plazako leihatila digitalean edo totem-ean eta udal webgunean.

Dokumentuaren akzioak