Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikasleek 'Oholtzara salto' eginen dute

Dokumentuaren akzioak

Ikasleek 'Oholtzara salto' eginen dute

Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2022/05/16
Lotura
Guaixe
2021ean Dantzaz konpainiak Dantzabidea programaren barruan egindako 'Basoak' ikuskizuna. ARTXIBOA

Dantzaz konpainiak 'Gesala' ikuskizuna aurkeztuko du eta Altsasuko BHIko eta Andra Mari ikastolako ikasleek dantza egonaldian sortutako koreografiak erakutsiko dituzte, maiatzaren 20an, ostiralean, Iortia zabalgunean.

Nafarroako Antzoki Sareak, La Caixa fundazioaren laguntzarekin, sortutako Oholtzara Salto programaren Dantzabideak ekimena Sakanara iritsi da aurten ere. Ekimenaren barruan Dantzaz konpainiak Gesala ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 20an, ostiralean, 18:00etan, Iortiako zabalgunean. Ikuskizuna Gil Harushen koreografia bat da eta tradizioei eta aurrerabideari buruz hitz egiten du; Getarian inspiratuta dago, genero ikuspuntu batetik. Programaren barruan Dantzaz taldeko dantzariek dantza erresidentzia eginen dute Altsasuko BHIko eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako DBHko bigarren mailako ikasleekin eta ostiralean, Gesala ikuskizunaren aurkezpenarekin batera, arte egonaldian sortutako koreografiak erakutsiko dituzte. 

Dokumentuaren akzioak