Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko Udalek, Dantzaz konpainiak Global Servicios Culturalesekin batera arte eszenikoak gazteengana hurbiltzea helburu duen Oholtzara salto dantza erresidentzia antolatu dute beste urte batez. Hortaz, apirilaren 22tik 26ra, eskola orduetan, Altsasu BHIko, Jesusen Bihotza ikastetxeko eta Iñigo Aritza Ikastolako DBHko bigarren mailako ikasleek eta Andra Mari ikastolako DBHko hirugarren mailakoek dantzari profesionalek gidaturiko erersidentzia artistiko batez gozatzeko aukera izanen dute.
Dantzaz konpainiako dantzariak izanen dira irakasleak, eta apirilaren 26an, ostirala, 18:00etan, Altsasuko Zumalakarregi plazan, astean zehar sortutako eta ikasitako koreografia erakutsiko dute ikasleek, eta dantzari profesionalek YOUth dantza ikusizuna aurkeztuko dute.
Oholtzara Salta Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta La Caixako Gizarte atalarekin martxan jarri duen proiektu bat da Helburua arte eszenikoak publiko gaztearengana hurbildu eta protagonista bihurtzea da.