Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikasleak elkartea, 50 urte Azkaineko herria dantzarazten

Dokumentuaren akzioak

Ikasleak elkartea, 50 urte Azkaineko herria dantzarazten

Azkaingo Ikasleak dantza elkarteak 50 urte ospatuko ditu ekainaren 10ean. Musika eta dantzaz beteriko arratsaldea eskainiko du herriarekiko engaiamendua handitzen segitzen duen taldeak.
Egilea
Andrea Ibarra
Komunikabidea
NAiz
Tokia
Azkaine
Mota
Albistea
Data
2023/06/08
Lotura
NAiz

 

80 bat kidez osatua da gaur Ikasleak dantza talde eta elkartea.
80 bat kidez osatua da gaur Ikasleak dantza talde eta elkartea. (Ikasleak)

1973an sortu zen elkarteak zazpi talderekin (bost haur talde zein eta gazte eta heldu talde bana) ospatuko du bere 50. urtemuga. Epe honetan egin duten taldearen lehen ospakizuna izanen da mende erdi hau, taldekide den Gexan Garatek KAZETA.EUSen azaldu duenez. Ospatzeko, Azkaingo herria dantzaz betetzea erabaki dute.

Ospakizuna 18.00etan hasiko da, herrian zeharreko desfile batekin. Ondotik, 19.00etan, Patxi eta Konpainia taldearekin mutxikoak izanen dira Xurion eta, azkenik, dantza taldeak 50 urteentzat prestatu duen ikusgarria eskainiko du, 21.30etan abiaturik, oren eta erdiz. Dantzaldia borobiltzeko, 23.00etatik goiti herri zentroko itzulia eginen duen txaranga izanen da. Bost eurotan finkatu dute sartzea eta jateko zein edatekoa izanen da bertan.

Gainera, Garatek zehaztu duenez, Maialen Etxeberri taldeko lehendakari izan zen 30 urteetan zehar guraso zein bolondresek «jantzi biziki ederrrak» egiten zituzten eta jantzi xiberotarrak txertatu zituzten. «Maleruski, ainitz desagertu dira, baina orain, 50 urteentzat, jantzi berri batzuk sortzen ari gara» poztu da dantzari gaztea. 

Dantza taldeko kideak herriko plazan 90eko hamarkadan.
 

Ospakizun berezi hau herriarekiko engaiamenduari jarraipena ematera dator, taldekideek herriko ekimenetan ahalik eta gehien parte hartzeko erronka baitute. «Olentzero, ihauteri eta emazteen egunean dantzatu dugu eta ikuskizunetan adin guztietako taldeek haien lekua ukan dezaten saiatzen gara» gehitu du gazte azkaindarrak, epe honetan neska eta mutil kopuru kasik bera izatea lortu dutela azpimarratzearekin batera.

Dokumentuaren akzioak