Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikasle eta ikasle ohiek dantzari Llavallolgo Euskal Echea Institutuko 2019ko Euskal Jaian (bideo ikusgarria)

Dokumentuaren akzioak

Ikasle eta ikasle ohiek dantzari Llavallolgo Euskal Echea Institutuko 2019ko Euskal Jaian (bideo ikusgarria)

Bi zatitan banatu zen aurten ere ospakizuna. Festari hasiera emateko, zeremoniako banderak sartu ziren kirol zelaietan eta horren ostean, ereserkiak abestu zituen publikoak, bedeinkazioa jaso eta omenaldia egin zien Eskolak jardunbide luzeko bere irakasleei. Protokolozko ekintzak bukaturik, dantzari eta kirolariak izan ziren protagonista agintarien eta publikoaren aurrean, tartean Euskal Echea Eskolako zuzendariak eta Sara Pagola Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Llavallol, Argentina
Mota
Albistea
Data
2019/11/21
Lotura
Euskalkultura

Llavallolgo Euskal Echea Eskolako 2019ko Euskal Jaia

Llavallolgo Euskal Echea Eskolako 2019ko Euskal Jaia

Bi ordu t'erdiko ikuskizunean, kirol koreografiak eta euskal dantzak tartekatu ziren. Dantzen artean, honako hauek eskaini zituzten maila guztietako ikasleek: ‘Ezpata dantza’, ‘Agurra’, ‘Arrastariako entradillak’, ‘Arin bodarin’ (ikasle ohiek dantzaturik), ‘Zozo dantza’, ‘Kaixarranka’, ‘Berako makil dantzak’, ‘Zurrume dantza’, ‘Esku dantzak (olague+imotz)’, ‘Fandango’, ‘Arin Arin’ eta ‘Biribilketa’.


[Euskal Jaia bideoan]

Ikuskizuna bukatuta, proposamen gehiago zeuzkaten prestatuta anfitrioiek gonbidatuentzat eskolako parkeetan, tartean sukaldaritza standak, kontzertuak, zuzeneko irratia, euskal pilota eta plazako dantzak.

 

 

Dokumentuaren akzioak