Joan den ostiralean bururatu zen South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center) NABOren 2019ko Udalekua; ohi bezala, partaideen ekitaldi eta emanaldi batekin, familia eta adiskideen aitzinean, aurten Euskal Etxeko pilotaleku eta ekitaldi-aretoan. Valerie (Etcharren) Arrechea buru, ekitaldia ikusgarri, koloretsu, zirraragarri eta hunkigarri atera zen, haurrak hurrenez hurren kantuz, pilotan (esku huska, joko garbi eta palan), txistua jotzen, klikan, dantzan, antzezten...
NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray-k eta Euskal Etxeko buru Jean-Pierre Cabalettek esker biziak eman zizkieten Udalekuko haur eta irakasleei, baita ere guraso, antolatzaile eta laguntzaile guziei, guztien laguntzaz edizio bikaina atera baita!
Ikus bideoak!
Dantza erakustaildietako bat (irudia Mercedes Mendive)
Udalekuko haurrak kantari, Mikaela Goicoechea zuzendari (irudia Xabier Berrueta)
(Udaleku 2019ko azken emanaldiko laburpen osoa (irudia Mercedes Mendive)