Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikasitakoa erakusten

Dokumentuaren akzioak

Ikasitakoa erakusten

Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2021/05/17
Lotura
Guaixe
Ikasitakoa erakusten
2019 urteko ikuskizuna. ARTXIBOA

 


Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldiak eginen dituzte bihar hasi eta ekainaren 5era arte, Iortia kultur gunean

Gitarra elektriko eta piano ikasleak izanen dira ikasturtena zehar ikasitakoa oholtzaren gainean jartzen lehenengoak. Emanaldia bihar, maiatzaren 18, astertea, 19:00etan, izanen da, Iortia kultur etxean. Adin eta maila guztietako ikasleak ariko dira ikasturteari amaiera emanez. Maiatzaren 25ean, asteartea, 19:00etan, Musika eta Dantza Eskolako abesbatzen kontzertua izanen da. Ikasleek Disney, John Williams eta euskal musikako abestiak interpretatuko dituzte. Egoera dela eta, aretoaren edukiera mugatua da, eta, beraz, familia bakoitzak gehienez hiru sarrera hartu ahalko du. 

Dantza ikasleen emanaldiak maiatzaren 29an, larunbata, eta ekainaren 5ean, larunbata, izanen dira. Lehenengoak 6 eta 14 urte bitarteko ikasleak izanen dira. Dantzako ikasturte bukaerako emanaldiaeginen dute eta ikasturtean zehar landutako koreografien erakustaldia eginen dute Kepa Junkera, 20hatz Proyecto, Briganthya, Txak, Iñaki Palacios, Gose eta Alboka taldeen abestien doinupean ariko dira. Gazte eta helduen emanaldian ere, Agur 2020-2021 ikasturtea, Zea Mays, Kepa Junkera, 20hatz Proyecto, Oreka Tx, Suakai, Miel Otxin, Kaltiar Aldea eta abar taldeen musika oinarri hartutako koreografia berriak erakutsiko dituzte. Sarrerak dagoeneko salgai daude 1 eurotan. 

Emanaldiak

  • Maiatzak 18, asteartea, 19:00
    • Gitarra elektrikoa eta pianoa
  • Maiatzak 25, arteartea, 19:00
    • Abesbatza
  • Maiatzak 29, larunbata, 19:00
    • Dantzako ikasturte bukaerako emanaldia (6-14 urteko ikasleak)
  • Ekainak 5, larunbata, 19:00
    • Agur 2020-2021 ikasturtea dantza emanaldia (ikasle gazte eta helduak)

Dokumentuaren akzioak