Gogora dezagun edonondik egin dezakeela bat ikasleak eskola hauekin, eta erraztasunak egitarau, hizkuntza eta denbora-antolaketa aldetik ere datozela, klaseak segitzeko aski baita edozein gailu izatea (mahai gaineko ordenagailu, ordenagailu eramangarri, tableta edo smartphone), zuzenean jarrai daitezkeela, baina baita grabatuta ere, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen direla.
Atzoko aurkezpena, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Soinua 53. segundoan hasten da
Atzo Gasteizen Lehendakaritzaren egoitzan Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Aiko Taldeko Sabin Bikandirekin batera egin zuten aurkezpenean, azpimarratu zuten euskal etxeetako gazteek etxetik mugitu gabe, eroso eta doain jaso ditzatekeela klaseak. Izen-ematea beka lortu eta doaniko klaseak lortzeko euskal etxeen bidez behar da egin eta horretarako azken epea abenduaren 13an itxiko da.
Xehetasunak
Zuzeneko klaseak astean behin jarraitu ahal izango dira, baina tutorial moduan ere grabatuta geratuko dira, edozein unetan berreskuratu eta segitzeko moduan. Plataforma bezala hiru hizkuntzatan eskainiko dira: euskaraz (ostegunean), gaztelaniaz eta ingelesez (igandean).
Zuzeneko eskolez gain eta prestakuntza osatzeko, plataformak nahierara dantzatzeko atal bat du, dantza guztiak urratsez urrats azaldurik. Bertan aurkitzen dira, lehen aldiz interneten, jauzi eta mutildantza guztiak, baita modu argi eta didaktikoan grabatutako dantza pausoen bilduma oso bat ere, praktikatu, inprobisatu eta koreografia propioak sortu ahal izateko.