Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka III. Dantza Eguna izango da bihar

Dokumentuaren akzioak

III. Dantza Eguna izango da bihar

Dantza herri guztietan osagai garrantzitsua izan ohi da. Bai jaietan, bai urtean zeharreko ekimenetan eta bai ikastaroetan ere dantza modalitate desberdinetan murgiltzeko aukera izan ohi da, eta Usurbil ere ez da atzera gelditzen.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2015/04/24
Lotura
Diario Vasco

Bihar, adibidez, III. Dantza Eguna ospatuko da. Usurbilgo Dantza Taldeak antolatuta ekitaldi ugari izango dira arratsaldean nahiz gauean, guztiak dantzarekin zerikusi zuzena izanaz. Dantza taldeko kideez gain, dantzarekin zerikusia duten beste hainbat taldek ere beren ekarpena egingo dute egun honetan.

Horrez gain, aurten ere gimnasia erritmikoa protagonista izango da larunbatean. Tximeleta gimnasia erritmikoko taldeen arteko urteroko topaketa egingo dute, dantza taldeak antolatutako egunaren barruan sartu baitituzte bigarrenez bertako ekitaldiak.

Arratsaldeko 17:30ean hasita, Usurbilgo dantza estilo ezberdinen erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da herriko frontoian. Tximeleta soinketa erritmikoko taldea funky eta hip-hop dantzekin, erakustaldia dantza orientalen taldea Warda Mallal irakaslearekin India, Polinesia, Amerikako tribu eta zingaroen dantzak hip-hoparekin, zumba taldea, dantza garaikidea eta euskal dantza-garaikide fusioa lantzen dituen Lasarte-Oriako Kukuka taldea eta Usurbilgo Dantza Taldea izango dira erakustaldi honetan.

Kantuak ere bere tartea izango du larunbateko ekimen honetan. Hilabeteroko azken larunbatean egiten dute kantu jira herrian, baina oraingo honetan ekimen hau aurreratu eta III. Dantza egunarekin bat egingo dute. Dantza kantu jira izango da 19:00etatik aurrera herriko kaleetan zehar.

Dantza Egunaren hirugarren edizio honi amaiera emateko 'Dan-tzaroa' ikuskizuna izango da herriko pilotalekuan 22:00etatik aurrera. Duela 2 urte 'Sorginetxe' ikus-kizuna eskaini zuten, iaz 'Sustrai bereko adarrak' ikuskizuna eta aurtengoan 'Dantzaroa' ikuskizunarekin datoz, Usurbilgo Dantza Taldeak eta Muxurbil Antzerki taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna da hau, adin guztietako 60 dantzari baino gehiago taula gainean ikusteko aukera paregabea izango da bertan.

Bihar dantza desberdinak ikusi ahal izango dira.

Bihar dantza desberdinak ikusi ahal izango dira.

Dokumentuaren akzioak