Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ihoteetako dantzak ikasiko dituzte larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Ihoteetako dantzak ikasiko dituzte larunbatean

Ekain Susperregik eta Peio Irigoienek erakutsiko dituzte dantzak. Abaraxka Ibiltariak eta Soinueneak antolatu dute elkarlanean.
Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2022/02/10
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
ihoteetako dantzak

Soinuenea parean elkartuko dira.

Abaraxka udal ludotekak eta Soinueneak plana antolatu dute elkarlanean, datorren larunbat arratsalderako (hilak 12).

Ihoteak ate joka direnez —hurrengo asteburuan ospatuko dituzte, murrizketekin—, festa horietan dantzatzen direnak ikasiko dituzte. Peio Irigoienek jarriko du musika, eta Ekain Susperregi dantzariak irakatsiko ditu urratsak. Herri Musikaren Txokoan egingo dituzte entsegu horiek, 16:30ean hasita.

Horrez gain, Abaraxkak gonbita luzatu die ihoteak prestatzeko zerbait falta dutenei Ergoiengo egoitzara hurbiltzeko.

Dokumentuaren akzioak