Dokumentuaren akzioak
Ihitz Iriart: «Emaztea usu plazan agertu ez bada ere, ekitaldi kulturalen gibeleko lanetan parte hartu du beti»
Emazteek xiberoko kulturan ukan duten tokia aztergai hartu dute Gure Ondarea elkarteak. Joana Etxart, Xantiana Etxebest eta Ihitz Iriart kulturgileek kulturan aktibo izan direnen esperientziak eta bizipenak biltzen ari dira. Emazteen parte hartzeaz informazio eskasaz eta transmisio mentsaz oharturik, euskal herriko unibertsitateko Aitzpea Leizaola antropologoarekin azterketa lan bat eramaten segitzen dute, geroan liburu baten argitaratzeko xedez. Kanaldude herri telebistarekin ere 50 minutu inguruko dokumentala ekoitzi dute, jada sarean ikusgai dena. Preseski, otsailaren 21an, dokumental horren proiekzioa eta mintzaldia izanen da Mauleko Tokia dendaren egongian 20:00etan, Pitxu gaztetxearen eskutik.
Dokumentuaren akzioak