Dokumentuaren akzioak
Ihitz Iriart: "Argi genuen bai ala bai kalean eginen zela Iruinkokoa"
Karrikak hartuko ditu 2022an ere Iruinkokoak, Iruñeko inauteri euskaldunak. Hilabeteak dira prestaketa lanak abiatu zituztela, otsailaren 27rako prest edukitzeko dena.
Goizean, 9:30ean, karrika ingurua hasiko da, Zaldiko Maldiko elkartetik. Asalduak Laba gunean, Iruñea taldearen egoitzan, Iparlan eta Matalazen izanen dira.
Eguerdian, 12:30ean eginen dute emanaldi nagusia, Santa Ana plazan. Giro polita izanen dela ziurtatu du Euskalerria Irratian Ihitz Iriart kideak.
Dokumentuaren akzioak