Dokumentuaren akzioak
Igor Yebraren 'Intxaur-hauskailua'rekin hasiko dute urtea Arriagan
Arriaga Antzokiak 'Intxaur-hauskailua'ren ekoizpen berri bat aurkeztuko du, Igor Yebrarekin. Ikuskizun familiar honekin, Arriaga Antzokiak 2012 urte berriaren programazioa hasiko du. Igor Yebra eta Oxana Kucheruk, Bordeleko Operaren Baleteko izarrak, Chaikovskiren balet ezagun honen rol nagusietan arituko dira dantzan.
Arriaga Antzokiak urtarrilaren 4an sortze propio hau estreinatuko du Igor Yebraren produktorearekin elkarlanean. "Intxaur-hauskailua"ren, Igor Yebraren Eskolako 70 ikasle eta ikasle ohiak baino gehiagok parte hartuko dute.
Emanaldiak urtarrilaren 4, 5, 6, 7 eta 8an izango dira, ordutegi desberdinetan. Adin guztietako publikoarengana zuzendutako ikuskizun honekin, Arriaga Antzokiak 2012 urte berriaren programazioa hasiko du. "Intxaur-hauskailua" da Arriaga Antzokiaren historiako hirugarren dantza-ekoizpena, 2011ko ekainaren estreinatutako "Burnia" eta 2009ko maiatzean estreinatutako “Pobres bestias” obren ostean.

Dokumentuaren akzioak