Dokumentuaren akzioak
Igor Yebrak 'Pipi Bailarina' taularatuko du Bilbon bere 40 ikaslerekin batera ostiraletik igandera
Oxana Kucheruk ukrainarrarekin elkarlanean sorturiko ballet berriaren estreinaldia da
Alabaina, bilbotarrak argi utzi nahi izan du, 'Pipi Bailarina' ez dela "ikasleek eskaini ohi duten gabonetako edo ikasturte amaierako ikuskizun bat. Ikasle hauek erabateko profesionalak dira. Oporretan ere, baita abenduaren 24ean eta 25ean, entseguetara etorri dira".
Ordubete eta hogei minutuko iraupena duen istorio hau Pipi neskato alaiak 12 urte betetzen dituen egunean hasten da. Egun horretan gurasoek baleteko zapatila batzuk oparitzen dizkiote, ea dantza eskolara bideratzen ote duen barruan daukan energia eutsiezin hori. Neskatoa pozik dago opariarekin eta gustura hasten da dantza eskolara joaten, baina gauzak ez zaizkio ateratzen nahi duen bezala: ez da ondo moldatzen ikaskideekin ezta maisuarekin ere…
Obra dinamikoa eta koloretsua da 'Pipi Bailarina', eta Georgii Kovtun-en koreografiaren eta Gaetano Donizettiren musikaren bidez, adiskidetasuna, errespetua eta askatasuna bezalako baloreak goraipatzen ditu. Ikuskizun irekia dela diote antolatzaileek, ballet klasikoa maite dutenentzat aproposa, baina baita halako ikuskizun batera sekula joan ez direnentzat ere.
Igor Yebra dantzari bilbotarra / ALFREDO ALDAI
Dokumentuaren akzioak