Dokumentuaren akzioak
Igor Calonge: “Pieza oraindik amaitu gabe dago, gauzak aldatuz doaz eta horixe da politena”
Igor Calonge koreografoak Muxua izeneko pieza prestatu du eta asteazkenean, abenduaren 18an, aurkeztuko dute, Viktoria Eugenia antzokian.
Asteartetik daramte pieza prestatzen eta egunean lau orduko lana egiten dute. Igor Calongek esan duenez, politena sormenaren prozesua bera da. “Pieza oraindik amaitu gabe dago, gauzak aldatuz doaz eta horixe da politena”. Azken batean, dantzariek egiten eta proposatzen dutena behatu egiten du eta horrek guztiak koreografia baldintzatu dezake.
Igor Calongek azaldu duenez, Muxuak bi ezaugarri ditu. Alde batetik, biolentzia eta maitasuna nahasten ditu, “bizitzan momentu ederrak egoteko momentu gogorrak ezinbestekoak direlako”. Eta, bestetik, muxu bat emateak dakarren gorputz mugimendua islatzen du, fisikoki egoera hori aurkeztuz. Honekin lotuta, koreografoak bere piezak narratzea baino, iradokitzeko aukera ematen dutela adierazi du: “Ez dut gustuko arrazoi bat, historia bat ematea; nire ustez, dantzatzen duten pertsonek ez dute hori behar”.
Pieza asteazkenean, abenduaren 18an, izango da, 21:00etan Viktoria Eugeniako Klub Aretoan. Horretaz gain, Dantzaz konpainiako dantzariek Asteazkeneko saioa osatzeko, Dantzaz konpainiako dantzarien piezak ere ikusgai egongo dira.
Dokumentuaren akzioak