Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igartzako ezpata-dantzarien irribarre zaparrada

Dokumentuaren akzioak

Igartzako ezpata-dantzarien irribarre zaparrada

Iraileko bigarren larunbatarekin bat eginez, Igartza Ezpata-Dantzarien Kofradiakoek urte egunik handiena ospatu dute gaur eguerdian Beasainen, Igartzako Ezpata-Dantzarien Eguna.
Egilea
I. Gurrutxaga
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/09/09
Lotura
Goierriko Hitza

Eguerdian udaletxean bandera jarri ondoren, segizioan joan dira Igartzaraino. Buruzagiak, zaldikoa, banderariak, dantzari azkendariak, txanbolinteroak, musikariak… erraldoaik ixten zuen segizioa. Aurten, bai segizioan, zein Igartzako saioan, Kataluniako Rubi herriko Esbart Dansaire taldea izan dute lagun, 1923an sortua. Ezpata-dantzarien Igartzako emanaldia hastearekin batera, euri zaparrada ederra bota du Beasainen, baina irribarretsu egin diote aurre ikuskizunari dantzariek, galanki. Kataluniarrek, aldiz, kolorea eman diote gaurko juntadizoari, dantza alai eta biziak eginez.

Dokumentuaren akzioak