Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igartzako ezpata dantzan Joseba Juarez oroituko dute bihar 200 dantzari inguruk

Dokumentuaren akzioak

Igartzako ezpata dantzan Joseba Juarez oroituko dute bihar 200 dantzari inguruk

Gaur hasi eta igandera bitartean Igartzako jaiak ospatuko dituzte. Jauregiaren inguruan egiten den ezpata dantza Joseba Suarezen oroimenezkoa izango da aurten, eta gauez egingo dute.

Igartzako jaiak gaur hasi eta etzi amaituko dira. Aurten, gainera, berezia izango da larunbatez Igartzako dantzariek egiten duten ezpata dantza saioa. Lehen aldiz, gauez egingo dute, eta iaz hil zen Joseba Juarez dantzaria gogoan izango dute. Eibar, Elgoibar, Andoain eta Donostialdeko ezpata dantzariak ere biharko ekitaldian izango dira, Juarez oroitzeko.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/09/11
Lotura
Goierriko Hitza

Guztira 200 dantzari inguru bilduko dira. 19:30ean bilduko dira plazan, eta 21:00etan udaletxeko bandera jasoko dute. Segizioa egingo dute gero Igartzaraino, eta 21:30 aldera egingo dute ezpata dantza saioa. 00:30ean Erromeria izango da Aiko taldearekin.

Gaur ardo dastaketa

Beste hainbat ekitaldi ere izango dira Igartzan asteburuan zehar. Gaur arratsaldean buruhandiak, txistulariak eta haurrentzako jolasak izango dira, baita ardo dastaketa ere, 19:30ean.

EGITARAUA

Gaur

  • 17:00. Barraken irekiera.
  • 18:00. Danbatekoa, buruhandiak eta txistulariak.
  • 18:45. Haur jolasak Izartxo taldearekin.
  • 19:30. Ardo dastaketa.

Bihar

  • 11:00. Haur jolasak: altxorraren bila.
  • 16:00. XXV. Mus txapelketa.
  • 16:45. Patata tortilla lehiaketa.
  • 18:00. Zezentxoak eta poniak.
  • 21:30. Igartzako dantzariak.
  • 21:30. Herri afaria mozorroak jantzita.
  • 22:30. Dantzaldia.

Etzi

  • 11:00. Puzgarriak.
  • 12:30. Laguntasuna errondailaren irteera.
  • 14:15. Paella erraldoia eta herri bazkaria.
  • 17:00. Bakarrizketak Kike Bigurirekin eta Alex Rabanalekin.
  • 17:45. Buruhandiak.
  • 19:00. Trikipoteoa.
  • 20:30. Festen amaiera.

Joseba Juarezek gidatu izan zituen dantzariak ezpata dantzan. / Aimar Maiz

Joseba Juarezek gidatu izan zituen dantzariak ezpata dantzan. / Aimar Maiz



Dokumentuaren akzioak