Dokumentuaren akzioak
Igartzako dantzarien eguna ospatuko dute bihar Beasainen
Jabier Sarriegi ‘Pasatxo’ Dantzarien Kofradiako kide izendatuko dute
Asteazkenean urteurrenaren aurkezpena egin zuten Igartzan. Dan-tzan aritzen diren kide ugari elkartu ziren eta ibilbidearen hasiera, bilakaera eta egungo egoera aztertu eta ezagutzera. Horrez gain, iazko saio bereziaren argazki eta bideoen bilduma aurkeztu zuten eta Kofradiaren Erregela edo Arautegia ezagutzera ere ezagutzera eman zuten. Aurtengo Ohorezko Kofrade berriaren izena ere bertan eman zuten aditzera.
kofrade berria Igartzako Dantzarien kofradia 2007 urtean sortu zen. Beasaingo Igartzan zaharberritze lan interesgarria burutzen ari zela kontutan izanda, dantza alorretik proposamena luzatu zuen Aurtzaka Dantza Taldeak, eta gaur egun Igartzako eraikinak berreraiki diren moduan haren inguruan dantzaren alorreko protokolo edo erritual bat berreraikitzeko proposamena eramaten dute aurrera, finean, ondare eta ingurua aberasteko proposamen bat. Urte guzti hauetan Kofradia handitzen joan da eta aurtengoan ere Ohorezko kofrade berri bat izendatuko dute. Urte askoan dantza maisu izan den Jabier Sarriegi ‘Pasatxo’ izendatuko dute kide bezala. Halaxe azaldu du Sarriegik: “Dantza-maisuaren lana utzita du ofizialki eta eskertza eta aitortza moduan iruditzen zaigu egokia dela eta horrenbeste merezi duela, beraz, ohorezko kofrade izendatuko dugu”.
Urteurrena berezi izango da eta horretarako hainbat berrikuntza izango ditu biharko saioak. “Gure asmoa da tropel dantza bat egitea, uztail txiki dantza bat eta makil haundi dantza bat”, azaldu du Sarriegik. Iaz, kapitainek egiten zuten ezpata dantzari gehitu zi-tzaion azkeneko ezpata joku bat, laugarren ezpatazatia, Joseba Juarezen omenez eta hori mantendu egingo dutela ere agertu dute.
Igartzako Dantzariak Igartzako zubian ezpata dantza dantza
Dokumentuaren akzioak