Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Igartubeiti dantzan!' erakusketa Irailak 29 arte izango da ikusgai

Dokumentuaren akzioak

'Igartubeiti dantzan!' erakusketa Irailak 29 arte izango da ikusgai

Erakusketa honek bisitariak Igartubeiti baserrian bertan filmatu zen Dantza filmaren iruditerian murgiltzea du helburu.
Egilea
Xabier Regil
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Ezkio
Mota
Albistea
Data
2019/08/06
Lotura
Goierriko Hitza

Igartubeiti baserrian antolatu den erakusketak hau zinemara, Telmo Esnalen Dantza filmera, nola eraman den azaltzen du. Lankidetza estua izan dute horretarako filmaren lantaldearekin: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.

Erakusketak, filmatzeko argazkien bitartez azaltzen du nolakoa izan zen filmazioa, eta Igartubeitiko eszenak osatzen duten xehetasun bakoitzaren atzean zer dagoen azaltzen du. Erakusketa baserrian eta interpretazio zentroan kokatzen da. Interpretazio zentroan dauden panelen bitartez filmari buruzko informazioa eta honen sorrera azaltzen da; eta erakusketak baserrian jarraitzen du, argiztatutako atrilak kokatu dira bertan bisitariek baserria eta filmeko irudiak erlazionatzeko.

Dantza filmaren grabazioa Igartubeiti baserrian. / Argazkia: Xabier Artola

Dokumentuaren akzioak