Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Igartubeiti dantzan' erakusketa ezagutzeko bista gidatua egingo dute

Dokumentuaren akzioak

'Igartubeiti dantzan' erakusketa ezagutzeko bista gidatua egingo dute

Koldobika Jauregik eta Xabier Artolak gidatuko dute bisita. Hilaren 28an, 'Dantzan' filma eskainiko dute. Bi jardueretarako, izena eman behar da.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Ezkio
Mota
Albistea
Data
2019/09/04
Lotura
Goierriko Hitza

Ezkioko Igartubeiti Baserri Musoean ikusgai dagoen Igartubeiti dantzan erakusketa ezagutzeko bisita gidatua egingo dute larunbat honetan. Koldobika Jauregi filmaren arte zuzendariak eta Xabier Artola argazkilariak, beraien lanak azalduko dituzte, museoan kokatutako argazkien eta filmeko eskenatokien bidez.

Bisitaldia 12:00etan izango da, eta parte hartu nahi dutenek, aurrez eman behar dute izena, Igartubeiti museoaren webgunean, e-mailez, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidalita edo telefonoz, 943 72 29 78 zenbakira deituta.

Filmaren emanaldia

Larunbateko bisita ez da izango Igartubeiti dantzan erakusketaren inguruan antolatu duten saio bakarra. Izan ere, hilaren 28an, 17:30ean, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filma eskainiko dute. Tokiak mugatuak dira, eta izena aurrez eman behar da, lehen aipatutako bideetatik.

Dokumentuaren akzioak