Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igantziko inauterietan harat-honatean ibiliko dira gazteak ortzirale eta larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Igantziko inauterietan harat-honatean ibiliko dira gazteak ortzirale eta larunbatean

Bildotsa eta ardo lotea zozketatuko dute larunbat arratsean

Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoan larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Igantzi
Mota
Albistea
Data
2018/01/31
Lotura
Erran

Otsailak 2, ORTZIRALEA

10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez etxe eta baserriz baserri eskean ibiliko dira gazteak Azpeitiako trikitilariekin. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. Gauean afaria eginen dute.

Otsailak 3, LARUNBATA

08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Ilunabarrean etxez etxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gaz¡teek. Gauean afaria eginen dute.

Igantziko inauterietan harat-honatean ibiliko dira gazteak ortzirale eta larunbatean

Igantziko gazteak etxez etxe ibiliko dira mozorroak jantzita. Argazkia: Oskar Txoperena

Dokumentuaren akzioak