Dokumentuaren akzioak
Igantziko dantza taldeak XX. urteurrena ospatzeko saio berezia eskainiko du larunbatean
Dantzariak abesbatzarekin batera arituko dira 20:00etatik aitzinera elizan paratuko duten eszenatokian
Bertzalde, Dantza taldeko kideek herriko produktuekin osatutako saski baten zozketa ere eginen dute. Egunotan ari dira txartelak saltzen eta irabazlearen izena emanaldia amaitutakoan jakinen da. Igantziko dantza taldean 3-4 urterekin hasi eta helduak bitarte, 70 bat lagun biltzen dira. Ttikienek astero entsaiatzen dute eta helduak, gehienbat San Migeletako dantzak prestatzeko elkartzen dira.
Hogei urte bete ditu aurten Igantziko Dantza taldeak, adin guztietako 70 bat dantzarik osatzen dute taldea.
Dokumentuaren akzioak