Dokumentuaren akzioak
Igandera arte luzatuko da Biarritzen ospatzen ari den Maitaldia dantza jaialdia
Egitarauari begira, hauxek dira Maitaldia festibalaren baitan
antolaturiko azken ekimenak. Larunbatean, 11.00etan, Florence Poudruk
hitzaldi bat eskainiko du Mediatekan. 12.00etan, �Scenes Lyceennes�
emanaldia izanen da lorategietan. 18.00etan Coliseoan, Catherine
Dreyfusen �Et si j'�tais moi!� izango da ikusgai. 20.00etan, Casinoko
atrioan, Izaskun Lapaza izango da Dantza Hirian ekimenaren baitan.
�Hasieran jendeari Maitaldiari buruz hitz egiten genienean Biarritzen
jaialdik bat ote zegoen galdetzen zigun, aldiz orain jendeari festibal
honetara gatozela esaten diogunean ze zortea dugun adierazten digu�
azaltzen du Estatu frantziarreko dantza postu garrantzitsuena eskuratu
duen Didier Deschampsek. Chaillot Antzoki Nazionaleko zuzendaria
izendatua izan da
Jaialdiaren eta zentro koreografikoaren sorkuntzaren atzean izan zen
Jakes Abeberryk, Biarritz Kulturako presidente eta hiriko zinegotziak,
horrela kontatzen du festibaleko sorrera: �Funtsezko ideia 20 urtez
Biarritzeko bizitza kulturalean izan zen zulo beltza betetzearekin
etorri zen. Nire nerabearoko nostalgia sortu zitzaidan, non udazkenean
bi hilabetez Cuevas markesak dantzaren presentzia ezartzen zuen gure
karriketan�.
20 urteren ibilbidea gogora ekartzen duen programazioa
Aurtengo programazioa urteurrenaren ospakizunari lotua izan da.
Deschampsen konpainiak ideki du jaialdia eta, atzo, ostiralean,
Maitaldiaren lehen edizioan egon zen Victor Ullateren Balletak
nazioarteko konpainia handien ordezkaria bisitatu du oholtza.
Dokumentuaren akzioak