Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandeko Segurako dantza txapelketara 22 bikote aurkeztu dira

Dokumentuaren akzioak

Igandeko Segurako dantza txapelketara 22 bikote aurkeztu dira

Egilea
F. I.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2003/06/20

Arratsaldeko 6etan emango zaio hasiera igandeko saioari, Baratze pilotalekuan. Larunbateko hamabi onenak ariko dira, eta, horiez gain, herrialde bakoitzeko onenak. Ohitura den bezala, bikote bakoitzak bi aldiz egin beharko du dantza: fandango bat eta arin-arin bat. Baina aurten berrikuntza bat dago: fandangoa dantzatzeko bi aukera eskainiko dira: txistuarekin edota albokarekin.



Izen emanda dago iazko bikote irabazlea, Hernaniko Parrondo anai-arrebena, eta baita 2001ean nagusitu ziren Asier Ena-Maite Lazkano bergararrak ere.



Euskal Dantzarien Biltzarreko ordezkari Joxe Juan Ugaldek atzoko aurkezpenean esan zuenez, «pozgarria da aurten Bizkaiko hiru bikote aurkeztea, Arabako bat eta Nafarroako beste bat. Zenbait urtetan parte-hartzaile guztiak Gipuzkoakoak izan baitira».



Sari nagusia Nestor Basterretxeak egindako eskultura izango da. Sorreratik ari da Segurako Udalarekin elkarlanean eskultore hau, eta 27 urteotan zehar hiru lan desberdin burutu ditu.



Atzoko aurkezpenean eskerrak eman zion Basterretxeari Segurako alkate izendatu berriak. Alkatea, Mikel Areizaga, Euskal Herri mailako txapelketa hau Segurara eraman zuen Guillermo Areizagaren semea da.



EiTBk ere kolaboratzen du jaialdiarekin, eta hango irudiak hilaren 28an, 22:15etan, eskainiko ditu.

Dokumentuaren akzioak