Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean Sohütan egitekoak ziren maskaradak bertan behera utzi dituzte

Dokumentuaren akzioak

Igandean Sohütan egitekoak ziren maskaradak bertan behera utzi dituzte

Herriko pertsona baten heriotzagatik utzi dituzte bertan behera, ehorzketak igandean egitekoak baitira.

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2016/01/08
Lotura
Berria
Euskal Irratiek eman dute emanaldia bertan behera uztearen berri. Lehen hitzordua hurrengo igandean izango da, hilak 17.

Maule-Lextarre atarian dago Sohüta, eta herri horrek berak ditu jokatuko 2016ko maskaradak Zuberoako plazetan zehar. Ohiturari jarraikiz herrian bertan egingo diren lehen eta azken agerraldiez gain, sohütar gazteek lurraldeko 11 herritan egingo dituzte jelkaldi edo ateraldiak. Maskaradak igandean ziren hastekoak, eta apirilaren 10era bitartean izango dira ikusgai.

Battitta Berrogain eta Alain Guimon izango dira aurtengo errejentak. Sohüta da, biztanle kopuruz, Zuberoako bigarren herria, 1.130 bizilagunekin. Hirigune orotan bezala, euskarak etengabe atzera egin du azken hamarkadetan, eta Hokiko baserri auzoan dira topatzen euskaradun gehienak.

Buhameen taldea neskek osatuko dute aurtengo maskaradetan.
Buhameen taldea neskek osatuko dute aurtengo maskaradetan. / ALLANDE SOKARROS

Dokumentuaren akzioak